Gaur atzo eta ondoren bihar esan nuen
Berriz ere pasa,baina pasa zitzaidan
Denboran atzera mugatuko zidan alarma horretan
Bonbilako argi izpi hori noiz berreskuratuko zitzaidan zain
-
Bertan oraindik parean zaudetela zainetatik nahi zaituztet elkar gogor eutsita
-
Estu eta bizi hozkirria gogorra da
Zure itzala atzean daukazula korrika
Arnasa ezin ase nago baina zain zaude
Zuek ere faltan dituzue baina ezin dena bete
-
Bertan oraindik parean zaudetela zainetatik nahi zaituztet elkar gogor eutsita
-
Erlojuak hots egin nau faltan nuen jada
Bakartasuna zerk berotu ezin duela esanda
Goxoki bete genuen lekua huts geratu da amua janda
Bidea luze egiten den bitartean
Beti bihurgune beraren pareta begietan
-
Bertan oraindik parean zaudetela zainetatik nahi zaituztet elkar gogor eutsita
No hay comentarios:
Publicar un comentario