Bizitzan maiz noraezean
Arrokeria eredu den egun otan
Nire buruarekin berbetan ezjakintasunaren babesean
Pausoen bidez aurrera goazen eiñean
Inguruko zakarrak beldurtzen nau.
Non daude non ezkutatu ote dira
Kolore griseko bizi ontan oztadarra ikusten dutenak.
Gizartea doa ibili ezinean.
Banaketen eraginpean
Batzuen plazerra besteen sufrimendu bihurtzen denean
zaztada ematen du gorputzean
Denak ain gutxi balio duenean eta gureak hainbeste balio du
Non daude non ezkutatu ote dira
Kolore griseko bizi ontan oztadarra ikusten dutenak.
Bakardadean kaleratzean tristezia aurpegian
bakoitza bere munduaren sorosle bihurtu eta besteak itotzen uzten
dituzunean
gizartearen heriotza biurtu zaren hontan
Zer izango ote dugu amaieran
grisa eta ortzadarra batzean .
